ASCA 70eko hamarkadan sortu zen, burdinazko galdategien doitasunezko eredu eta tresnen eskari gero eta handiagoari erantzuteko. Berrogei urte pasatxo hauetan, bezero eta garai bakoitzaren beharretara egokituz joan gara, eta balio izugarriko ezagutza bildu dugu. Lortutako jakintza, egiten ditugun proiektu guztietan txertatzen dugu. Gure bezeroek, onura honen abantailez baliatzen dira, balio erantsitako tresneria lortuz. Utilai mota askotako lanetan esperientzia dugu: ereduak, ar-kaxak, bulkanizazio-moldeak, maskorrak, etab. Horiek egiteko, hainbat material-mota erabil ditzakegu: altzairua, burdina, aluminioa, zura eta erretxinak, iragaztekoak nahiz mekanizatzekoak.
Gure erakundea kudeaketa aurreratuko eredurantz bideratu dugu, zeina lehiakortasunean beharrezko hobekuntzak bilatzean oinarritzen den, besteak beste honako kudeaketa-kontzeptu hauek integratuz: Ezagutzaren Kudeaketa, Erabateko Kalitatea, Bikaintasuna Kudeaketan, Berrikuntza eta Enpresaren Gizarte-erantzukizuna. Gure bokazio berritzaileak prozesu guztietan azken aurrerapen teknologikoak txertatzera bultzatzen gaitu, alegia, eredu, molde eta tresnen diseinuan, fabrikazioan edo kalitate-kontrolean. Horregatik, gure baliabide teknikoak eta giza baliabideak etengabe hobetzen saiatzen gara.
ASCAko giza taldea pertsona teknikoki oso gaituek osatzen dute: 20 urtetik gorako esperientzia duten modelistak, mekanizazioan adituak, maisu doitzaileak, diseinatzaile proiektugileak eta industria-ingeniariak. Denak helburu bera betetzeko bat eginda: bezeroaren asebetetzea. Hori lortzeko, funtsezko bi indargune ditugu: proiektu partekatua aurrera eramateko ilusioa eta ondo egindako lanarekiko konpromisoa.
Lerro hauetan, ASCAren historia eta enpresak azken 40 urtean baino gehiagotan izandako bilakaera aztertuko dugu, labur-labur.