GALDAKETA-EREDUAK

Esperientzia eta berrikuntza zure zerbitzura

ZER EGITEN DUGU?

Galdaketarako ereduak eta tresnak fabrikatzen eta konpontzen ditugu: bai sorta txikietarako eredu sinpleak bai konplexuak eta urradurarekiko erresistenteak, ekoizpen handiko kasuetan. Utilai metalikoak, erretxinazkoak edo zurezkoak eraikitzen ditugu, gure bezeroen beharrizanei egokituta.

NOLA EGITEN DUGU LAN?

Gure desioa bezeroen asebetetzeak gainditzea da; hori dela eta, hasieratik proiektuetan parte hartzea gustatzen zaigu. Tresnen garapen eta diseinu osoan gure ideiak eta ezagutzak jakinarazi eta isladatzea helburutzat dugu. Automobilgintzaren sektore zorrotzari ohituta gaudenez, prestatuta gaude kalitate-baldintza gorenak asebetetzeko.

NOR GARA?

Talleres ASCAk 40 urte baino gehiago daramatza galdaketarako utilaiak eta ereduak maila gorenean fabrikatzen. Gaur egun, esperientzia handiko pertsonaz osatutako taldea dugu: modelistak, mekanizazioan adituak, doitzaileak eta industria-ingeniariak. Den-denak azken helburuarekin lerrokatuta daude: bezeroaren asebetetzea lortzea.

BEZERO BAKOITZARENTZAKO NEURRIRA EGINDAKO KONPONBIDEAK DITUGU