BALIABIDEAK

Bezeroen asebetetzea dugu xede, eta gure giza baliabideek eta baliabide teknologikoek aukera ematen digute haien itxaropenak gainditzeko eta teknikaren abangoardian izateko.

INSTALAZIOAK

1.000 m² baino gehiagoko lurzail-eremua dugu, metala eta zura lantzeko makinez osatuta (fresatzeko makinak, tornuak, zerrak, zulagailuak, mekanizazio-zentroak, higadura, artezteko makina, etab.), gure bezeroen premia eta epe zorrotzei erantzun arin bat emateko gaitasunarekin. Gainera, bulego teknikoa dugu, non gure ZKK programak diseinatzen eta prestatzen ditugu, mekanizazioaren optimizazioa lortzeko alorretan.

cad | cam

Solidworks eta Solidcamen lizentziak dauzkagu. CAD eta CAM pakete indartsuak dira, nazioartean ospetsuak. Horrek aukera ematen digu diseinu propioak egiteko eta gure tresnak gauzatzeko epeak laburtzeko. CAMek, gainera, imachining izeneko aparteko pakete bat du, material bigunen (aluminioa eta erretxina mekanizagarriak, kasurako) mekanizazioetan % 40ra bitarteko aurreztea ahalbidetzen diguna.

ARTISAUTZA ETA EZAGUTZA

Modelista-lanbidean oso gaituta dauden pertsonekin, 25 urtetik gorako eskarmentua dutenekin, zerbitzu bereizgarria eskaintzen diegu erretxina isurkarizko, egurrezko eta pastazko ereduekin lanean jarraitu nahi duten bezeroei. Bestalde, gure maisu doitzaileek gure moldeak eta ar-kaxak behar bezala ixten direla eta funtzionatzen dutela ziurtatzen dute, beren ezagutzari eta eskarmentuari esker.

ZKK MEKANIZATUAK

90eko hamarkadatik ari gara ZKK mekanizazioan eta, egun, 1200 x 2000 mm-ra bitarteko mahaiak dituzten mekanizazio-zentroak dauzkagu, merkatuko kontrolik onenekin; beraz, akabera onak lortzen ditugu gure eredu eta ar-kaxetan, baita mekanizazio-denbora doituak ere. Makina horien neurriei esker, galdaketa-pieza ertain eta txikietarako lanabesak egin ditzakegu.

METROLOGIA

Gure tresneriek dimentsio-baldintza zorrotzenak betetzen dituztela ziurtatzeko, Zeiss markako metrologia-ekipamenduak eskuratu ditugu. Ekipamendu horien teknologia puntakoa eta oso ospetsua da, eta gure ereduak eta ar-kaxak neurtzeko aukera ematen digu, mikra-zehaztasunera iritsita. Honi esker, gure bezeroak lasai egon daitezke euren utilaiak eskatutako baldintzak eta bete-behar izanak biltzen dituztela. Fotogrametriako 3D eskanerrak neurri handiko piezak eta forma geometriko konplexuak zehaztasun zentesimalarekin eskanea ditzake, bai eta alderantzizko ingeniaritza egin ere, planorik edo 3D planorik ez duten antzinako ereduekin.